XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. KAPITULUA Finantz kontrola 84. Artikulua.

Foru Administrazioak, Foru Organismo Autonomoek nahiz Foru Enpresa Publikoek emakidatzen dituzten subentzioak, kredituak, abalak eta bestelako laguntzak eduki ditzaten edozein motatako Entitate Publiko eta Pribatuei eta pertsona fisikoei edonoiz, Ikuskapen eraz finantz kontrola egin ahal izango zaie.

85. Artikulua Finantz kontrola, egokiets daitezen prozeduren bitartez, Ogasuna eta Finantzak Sailak egingo du eta beraren xedea, subentzioa, kreditua, abala edo laguntza jaso dezanaren finantza eta kontabilitatezko egoera ekonomikoa aztertzea izango da, hala nola aurrekontuzko esleipenetatiko fondoei eman dakien norakoa egiaztatzea ere.

86. Artikulua Finantz kontrola Ogasuna eta Finantzetako Diputatuaren proposamenez burutuko da, Batzar Nagusiei uneoro dagozkien eskumenen kalterik gabe.

IX. TITULUA FORU ALTXORTEGIAZ 87. Artikulua.

1. Bizkaiko Foru Altxortegia, aurrekontuzko nahiz aurrekontuz kanpoko finantz baliabide guztiek osatzen dute, baliabideok diru, kreditu edo Bizkaiko Foru Ogasunaren zorpeketa-ekoizkin izanik ere.